Xabi Solano musikari ereñotzuarrak Trikitixa Liburua I partitura sorta argitaratu berri du. Liburuan, 12 kanten partiturak bildu ditu, bi modutan: era tradizionalean eta zenbakizko metodoan, solfeorik gabe ikasten duten ikasleei zuzendua. Horrez gain, Txuriyaren hitzak ere bildu ditu eta hamaika argazkiz jantzita datoz liburuko orrialdeak.
Piezen artean, Solanoren ibilbideko etapa ezberdinetako kantak daude: Etzakiten garaiko Izar Iheskorra eta Maria Iñaxi, Esne Beltzaren Gotti eta X, eta Esne Zopak diskoko Pasodoble, Inpernuko eta Baltxekua, besteak beste. Solanoren esanetan, 36 abesti zituen zerrendatuta, baina aukeraketa bat egin behar izan du. Hori horrela, liburu gehiago ere etorriko direla aurreratu du.
Egun hauetan, Durangoko Azokan izango da salgai, 15 euroan.