Aurreko larunbatean, Gipuzkoako Challengeko bigarren jardunaldia jokatu zen eta Donosti Berriko txirrindulari astigartarrek emaitza onak lortu zituzten. Jubeniletan, Gorka Urkiola bosgarren geratu zen eta sailkapen orokorrean seigarren dago. Proba Japoniarrean 6garren geratu zen eta Scrachean 11garren. Kadeteetan, Urko Semperenak hirugarren postuari eusten dio. Proba Japoniarrean eta Scrachean hirugarren egin zuen eta Puntuazioan, zortzigarren. Tomas Oterminek, berriz, lehenengo jardunaldia izan zuen, lesiotik errekuperatuta. Bihar jokatuko da hirugarren jardunaldia 10:00etatik aurrera, Donostiako Belodromoan.