Ubarburuko auzian, Udalak ez du kalte ordainik ordaindu beharko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a

Ubarburu industriaguneko 30ga­rren partzelako eraikinaren auzian, azken epaia iritsi da eta Astigarragako Udalak ez dio Construciones Biyak enpresari kalte ordainik ordaindu beharko. Gobernu Taldeak adierazi du, bere prokuradore eta abokatuen gastuei bakarrik egin behar­ko diela aurre. Cons­truccio­nes Bi­yak enpresak helegitea jartzeko aukera izan du, baina uko egin dio eta epaia behin betikoa da.
Gobernu Taldeak jakinarazi du, epai­ek 5 milioi eurora eraman ze­za­ketela kalte ekonomikoa: «EH Bilduren gobernu tal­deak, alkatetzara iristean, beste ara­zo potolo hau aurkitu zuen mahai gainean eta Asti­ga­rra­gako Udalaren etorkizun ekonomikoa zegoen jokoan. Go­­ber­nu Talde honek emandako urrats egokiei esker, Udalaren hondamendi ekonomikoa saihestu da», nabarmendu du.

«H1! eta EAJ, erantzuleak»
Auziaren nondik norakoa azaldu du Gobernu Taldeak: «Asti­ga­rragako udaletxean H1! eta EAJren gobernua agintean ze­goe­la, lizentzia eman zitzaion Illarra New enpresari Ubarbu­ru industriaguneko 30ga­rren par­tzelan hiru pabilioi eraikitzeko. Illarra New S.L. enpresa Felix Elarrerena zen,  Elgopebi auziko enpresaburu berarena. Beraz, Elarreri pabilioi berri bat izateko aukera eman zioten Ubarbu­run. Pabilioi berriaren parean zegoen Construccio­nes Biyak enpresak, ordea, epaitegietara jo zuen eraikin horrek bere in­teresak kaltetzen zituela ondorioztatuta. Epaitegiek ba­lio­ga­bea zela esan zuten Illarra New S.L. enpresari emandako bai­me­­na. Eta lizen­tziaren irregu­lar­tasunean oina­­rrituta, As­ti­­ga­rragako Uda­­la kondenatu zu­ten Ubar­buruko 30garren par­tze­lako eraikina botatzera, bertan kokatuta zeuden enpresei kalte ordainak ordaintzera, eta pabilioia berriz eraikitzera, legeak ezartzen zituen baldintzetan».
Epaiaren epeak aprobetxatuz, Gobernu Taldeak Ubarbu­ruko birpartzelazio proiektua erreskatatu zuela eta aurrera ateratzea lortu zuela gaineratu du, Donostiako Udalarekin egin­dako negoziaketei esker (poligonoa bi udalerrietan da­go): «Honi esker, pabilioia legalizatu zen. Ondorioz, pabilioia botatzea neurriz kanpokoa zela argudiatu zen eta epaiak onartu egin zuen. Construcciones Bi­yak enpresari aukera zabaldu zi­tzaion kalte ordainak eskatzeko. Gaur ezagutzen dugun epai honek ukatu egiten dio Cons­truccio­nes Biyaki kalte ordaina jasotzeko eskubidea. Hala ere, Asti­garragako Udalak hartu beharko ditu bere gain prokuradore eta abokatuen kostuak».
Sententzia honek sentsazio gazi-gozoa utzi diola gaineratu du Gobernu Taldeak: «Gazia, nazkatuta gaudelako aurreko legegintzaldietan H1! eta EAJk egindako kudeaketa urbanistiko ankerra konpontzen ho­rren­beste energia eta Udal baliabide gastatu behar izanagatik. Beraien gobernua izan da Ubarburu auziko kalteen eta Elgopebi kasuan sortutako interesen (146.000 euro) eran­tzule zuzena. Udala ia ito larrian utzi dute eta hori sala­tzen jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!