Astigarragako Txirrindulari Taldeak bilera egingo du ostegunean, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Bazkideentzat eta bazkide egin nahi dutenentzat da. Gai ordena: urteko errepasoa, bazkideak/fitxak, 2015eko ekintzen egutegia eta MTB eta Road. Azken bi horiek taldeak dituen bi atal dira eta horietaz ariko dira.