Udala, partehartze ordenantza bat sortzeko lanean dabil. Prozesu bat jarri du martxan herritarrekin batera osatzeko ordenantza hori eta asteazkenean hirugarren bilera izango da. Helburua da, ordenantza hau tresna bat izatea herritarrek Udalarekin duten hartu-emana bideratzeko. Dei egiten diete herritarrei, «demokrazia zuzen eta partehartzailean sakontzeko». 19:00etan izango da udaletxeko Pleno aretoan.