Barrikotea, gaztain eta sardin zaharrekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a

Gaurtik astelehenera bitarte, usadio zaharrak berreskuratuko dituzte Sagardoetxean: alde batetik, Gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin; eta bestetik, barrikotea egingo dute sagardo berriarekin, gaztain eta sardina zaharrek lagunduta. Ordutegiak: gaur eta bihar, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; astelehenean, 11:00-13.30. Prezioa: Bisita + Pinuaren apainketa + Barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin: 5 euro pertsonako. Informazio gehiago: 943 550 575 edo info@sagardoetxea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!