Bola eta toka eguna ospatuko dute Zerainen, astelehenean. 9:30etatik 11:00etara, txapelketak jokatuko dira, bolan eta tokan. 11:00etan meza egingo dute, eta ondoren, bazkaria egingo dute Oiharte sagardotegian. Bertan, omenaldia egingo diete Luis Aizpiolea eta Jose Antonio Ugarteburu bolariei, eta Cecilio Amestoy tokalariari.