Ekintza ugari egin ziren asteazkenean Astigarragan, Euskararen Eguna ospatzeko. Besteak beste, kantaldia eta antzerkia eskaini zituzten Kiroldegian, eskolako eta AEKko kideek. Azken horiek egin zuten antzerkia. Euskeraren erabileraren inguruko parodia egin zuten eta sekulako nobedadea izango denaren berri eman zuten: Euskura, euskera zure eskura. Edabe magikoa zientzialari batzuen laguntzarekin asmatu dute. Edabe hori hartzen dutenek euskeraz hitz egiten dute. Baita helduek ere beraien artean.
Kiroldegiko emanaldiaren ostean, txokolatada, jolasak eta marrazkien txanda izan zen eskolako patioan. Guraso elkarteak eta Xaguxarrek antolatu zuten.
Bestalde, asteazkenetik, Udalak .eus domeinua dauka: www.astigarraga.eus.