Santo Tomas azoka eta Gabonak, abenduko protagonistak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a

Abenduak izan ohi ditu bi zita nagusi eta horiek izango dira protagonista Astigarra­gan ere: Santo Tomas azoka eta Eguberriak. Santo Tomas azoka gaur zortzi izango da, Foru plazan.
Eguberrien bueltan, berriz, kontzertu eta emanaldiak eta Olentzeroren etorrera izango dira. Eta Gabonekin lotuta, jostailuen truke-azoka ere an­tolatu dute datorren astean.
Urtea bukatzeko, Euskaraz bizi nahi dut edo Inuxente eguneko lasterketa egingo da.

‘Potologuak’ antzerkia
Hilabetero bezala, zine eta antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da abenduan. Helduentzat, Potologuak an­tzezlana emango dute gaur zortzi. Eta umeentzat, To­maxen abenturak.

EGITARAUA
Gaur
17:00, Zinea: ‘Aita, zonbia naiz II, matxinada usteldua’, kultur etxean.
Abenduak 10, asteazkena
18:00, Hitzaldia: ‘Heziketa
emozionala eta haur literatura’,
kultur etxean.
Abenduak 12, ostirala
16:30-18:30, Jostailuen truke-azoka, eskolako patioan. Jostailuak eraman eta truke-txartela hartu.
Abenduak 13, larunbata
10:30-13:30, Santo Tomas azoka, Foru plazan.
20:00, Antzerkia: ‘Potologuak’,
kultur etxean.
Abenduak 14, igandea
12:00-14:00, Jostailuen
truke-azoka, eskolako patioan.
Jostailuak jaso, truke-txartela erabiliz.
17:30, Haur antzerkia: ‘Tomaxen abenturak: txipli-txapla’,
kultur etxean.
Abenduak 16, asteartea
18:00, Zine foruma: ‘Bertsolari’, kultur etxean.
Abenduak 20, larunbata
18:00, Eguberri kantuak elizan. Aurtengo emanaldia Sahararen aldekoa izango da eta sarrera gisa, kilo bat janari eraman behar da (arroza, lekaleak...).
Abenduak 24, asteazkena
17:30, Olentzero Foru plazan.
Abenduak 27, larunbata
16:30 eta 17:30, Euskaraz bizi nahi dut eta Inuxente eguneko
lasterketa. Izen ematea, 16:00etan.
Musika Eskola
Abenduak 12-19: Entzunaldiak.
Abenduak 14: Gabonetako
kontzertuak, 10:00etatik aurrera.
KZ Gunea
Abenduak 15 eta 29: Dinamizatzailea bertan egongo da 09:00etatik 13:00etara.
Haurren aisialdia
Abenduaren 22tik aurrera: Joko aretoa, Ludoteka eta Jolas Txiki.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!