Liga hasierako maila ona berreskuratu du Hernanik, azken partiduetan. Eta horrekin batera, emaitzak onak. Hirugarren postura igo dira hernaniarrak, eta postu horri eusteko lehian, partidu klabea dute gaurkoa. Laugarren sailkatuaren kontra jokatuko dute, Martuteneren kontra, 12:30etan Martutenen. Puntu berdinak dauzkate bi taldeek.