Konfiantzaz gainezka joango da Hernani gaur, Tolosara. Ligako liderra mendean hartu zuten aurreko astean, Leioari 2-0 irabazita. Garaipen haundiak eman dien poza eta konfiantza horrekin, irabaztera aterako dira gaur, 16:30etan. 9garren dago Hernani, baina gertu dauzka aurrekoak. Gora egiteaz gainera, Tolosa urrundu ere egingo luke, irabazita.