Partidu garrantzitsuenetako bat jokatuko du Hernanik bihar, garrantzitsuena ez bada. Azkenaurreko sailkatua bisitatuko du, Bartzelona, 12:00etan La Teixoneran. Han izango dituzte zain hirukoloreek, mailari eusteko aukerak. Lau puntu gehiago dauzka Bartzelonak, partidurik ez irabazi arren, eta aukera ederra dauka Hernanik, jaitsiera zuzeneko postutik ihes egiteko. Moralez gainezka iritsiko dira partidura, Ordiziari irabazi ondoren. Bere jokoan konfiantza haundia izango dute hirukoloreek, eta garaipena errepikatzea besterik ez dute buruan.