Lau partidu jokatuko dira asteburu luze honetan, Hernaniko 4/5 txapelketan. Nagusiek eta infantilek daukate zita gaurkoan: Markel Lizeaga eta Iñigo Urkizu nagusietan; eta Eneko Garmendia eta Eñaut Iriondo infantil mailan. 15:00etan izango dira partiduak, kiroldegiko frontoian. Astelehenean, berriz, kadeteak ariko dira, 11:00etan hasita, kiroldegian: Onditz Rekondo/Xabier Salaberria; Ekaitz Insausti/Oihan Insausti.