Carmonak eta Tolosak txapela, Txantxangorrirentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a


Aurreko ostiralean banatu zituzten Elkarte Arteko Mus Txapelketako sariak, Karobi Elkartean egindako afari eder baten bueltan. Aurtengoan, txapela Txantxangorri elkartearentzako izan da, Mikel Carmona eta Mikel Tolosari esker. Bigarren, Santa Barbara elkartea izan da, Txanpi eta Jonekin. Hirugarren, Etxeberri elkartea, Molina eta Corderorekin. Laugarrena, berriz, Sagastialde elkartea, Ruben eta Sabihrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!