Utzi eta trukean jasotzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 5a

Berrerabilpen zentroan al­da­keta batzuk egiten ari dira. Batetik, erropa bertara eramateagatik ordaindu egingo dute, eta, bestetik, material berezia eraman eta saltzea lortzean ere, ordaindu egingo zaio material hori dendara eraman duenari.
Modu honetan, bultzada bat eman nahi diote bigarren eskuko erropa eta materialen salerosketari, gauza bakoitzari balioa emanez.

Erropa, kiloka
Hemendik aurrera, etxean behar ez dugun erropa dendara eramanez gero, bueltan dirutxo bat jasotzeko aukera izango da.
Hori bai, erropa hori oso modu onean eraman behar da: urraturik edo orbanik gabe, garbituta eta plantxatuta. 0 eta 16 urte bitartekoen erropa eramanez gero, pisatu egingo da, eta horren arabera ordainduko zaio jabeari. Ber­din egingo da abrigo eta prenda bereziekin ere.

Materiala saltzean, ordaina jasotzeko aukera
Erropa ez den materialekin bestela jokatuko da. Dendara eramaten diren material be­re­ziak (eskia egiteko ekipazi­oa, haurrentzako aulkiak...), sal­tzea lortzen denean, or­dain­du egingo zaio material ho­ri dendara eraman duenari.

Ostegun eroak
Beste berrikuntza bat ere jarri dute martxan: ostegun eroak. Noizean behin, ostegunez, bost prenda euro baten trukean erosteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!