Hernaniarrak aurrez aurre, semifinalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a

Hernanik izango ditu bere ordezkariak, Gipuzkoako Txapelketako finalean, mutilen 3garren mailan. Zein izango diren da erabaki behar dutena, gaur. Izan ere, Hernaniko bi taldeei elkarren kontra jokatzea tokatu zaie, txartel preziatuaren bila. Kiroldegiko frontoian daukate zita, arratsaldeko 16:00etan.
Hiru pelotarik osatzen dute talde bakoitza. Hernani 1 taldean, Kerejeta, Gurrutxaga eta Legarreta ari dira; Hernani 2, berriz, Ramos, Zubimendi eta Ben Alik osatzen dute.

18 talderen artean, onenak
Gipuzkoako Txapelketan, 18 talde aritu dira, eta onenen artean egon dira hernaniarrak. Hernani 1 aurrena sailkatu da A multzoan, partidu guztiak irabazita. B multzoan, berriz, bigarren izan da Hernani 2, aurrenekoarekin berdinduta, zazpi partidu irabazi eta bakarra galdu ondoren.
Hernaniarren maila onak saria izango du finalean, baina bi taldeek nahi dute bertan egon. Onenak irabazi dezala!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!