Asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Egunean, hainbat herritar boluntario euskerazko testuak irakurtzen aritu ziren Goiz Eguzki, Uru, Kixkal eta Txema tabernetan, Musika Eskolako ikasleen musikak lagunduta. Desio batekin amaitu zen saioa: «Euskeraren tantek, xirimiri moduan bada ere, guztiok bustitzen segi dezatela».