Kantu espiritualak gaur, Gospel kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 5a

Beltz Espirituala ere deitzen zaion Gospel musika entzu­teko aukera izango da gaur, 22:00etan, Biteri kultur etxe­an. Hau izango da Hernani’n Musik ekimenaren barruan urte honetarako antolatutako azken saioa.
Sarrera guztiak salduta daude dagoeneko, eta, beraz, giro beroa espero da gauerako.

Hiru emakumeren jatorrira buelta, kantuarekin
Hiru emakume izango dira gaurko kontzertua eskainiko dutenak. Amerikako Estatu Batuetako Gospel musika emanaldia prestatu dute.
Hirurak ere, ibilbide luzea izan duten protagonistak dira, pop, funk, edota jazz musika estiloetan.
Baina gaurkoan, hiru abeslariek beren sustraietara, beren jatorrira, itzuli nahi izan dute. Horrela, ume eta gaz­tetan gurasoekin elizan en­tzuten zituzten kantu haiek berreskuratu nahi izan dituzte Divine Gospel Reunion ikus­kizunerako.
Musika goxoa, eta aldi be­rean, erritmo haundikoa in­ter­pretatuko dute, eta energia eta emozioa pu­bli­koari trans­mititzea izango du­te helburu.

Zine emanaldirik ez gaur
Musika emanaldia Biteriko areto nagusian izango da, eta, ondorioz, gaur ez da osti­raleroko zine saiorik izango. Bihartik aurrera izango da bi pelikula ikusteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!