Laugarren eta azken saioa egingo da gaur, Gaztetu Hernani partehartze prozesuaren barruan; 18:00etatik 19:30etara izango da, udaletxeko Pleno aretoan. Oraingoan, elkarlanerako espazioen inguruan hitz egingo dute.
Aurreko hiru saioetan landu dituzte: espazio publiko eta pribatuaren erabilera, gazteen arteko harremanak eta gazte politika baten klabeak. Hain zuzen, azken saioan Gaztetxean bildu ziren 35 gazte inguru. Bertan izan ziren Hernaniko Kanika taldea, Andoni Egia Irungo Lakaxitatik eta Bartzelonako Ciutat Invisible kooperatibako kideak, kooperatibismoaz, beste aisialdi eredu batzuez, eta gaztetxeen bidez enplegua sustatzeko moduez.
Prozesua bukatuta, emaitzen berri emango dute aurrerago.