Pablo Lasa Artisau Azokaren 35garren edizioa ospatu zen pasa den igandean, eta bertan postua jarri zuen, beste hainbaten artean, Bego Villar Landetak. OnEin Kontserbak marka berria aurkeztu zuen, eta produktuak ezagutzera emateko, lote bat zozketatu zuen bertaratutako bezeroen artean: Astigarragako Itxaso izan zen saria irabazi zuena. Martindegin duen baratzan ekoitzitako produktuekin egiten ditu kontserbak, pestizidarik gabe eta ongarri naturalekin. Gainera, laster, baratza dutenei aukera emango die bere instalazioetan kontserbak egiteko.