Etxea eta kultura arloetako produktuak saltzen dituzten 10 dendari eman die harribitxi izendapena Gipuzkoako Bazkundearen Merkataritza Taldeak. Donostialdea eskualdekoa Hernaniko Ikusi Makusi dendak jaso du. Hernaniko beste 3 denda ere aurkeztu ziren lehiaketan: JF Cocinas, Galerias Buen Precio eta D-Kora.
Maria Eugenia Rojo, Maugi, dendaren jabea, oso pozik azaldu da: «urte eta erdi da denda ireki nuela, eta dagoeneko saria jasotzea oso pozgarria da». Adin guztietako haurrentzako jostailu didaktikoak saltzen ditu, bereziki.
Saria «lan onari egindako aitorpen moduan» jaso du, eta orain, erronka berriei heldu nahi die: «datorren urterako jostailuen instrukzioak euskeratu nahi ditut, Udalaren laguntzarekin».