Batzar irekia, alderdiaren erronkak zehazteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 4a

Hauteskundeetarako herri pro­grama osatzeko dinamika aurkeztuko du gaur EH Bilduk, 19:30etan Biterin.
Batzar irekia izango da, eta herritar guztiak bertaratzera gon­bi­datu dituzte: «EH Bildu in­dar metaketarako tresna, aliantza politiko eta sozialak lortzeko tresna izaki, lau al­derdien batuketa baino gehia­go da. Herritarrekin herri­ra begira jarriz, ze Hernani nahi dugun erabaki behar dugu denon artean».
Batzarrak iraun bitartean haurrentzako zerbitzua jarri­ko da; dinamikak egingo dira.

Balantzea egin eta erronka berriak finkatu
Gaurko helburua izango da orain arteko legegintzaldiaren  balantzea egitea, batetik, eta etorkizuneko erronka berriak zehaztea, bestetik.
«Gure herria ezkerretik erai­­kiko duen proiektu inte­gra­la, he­rritarrokin batera ga­ra­tu nahi dugu. Azken ur­teetako parte hartze prozesue­tan ge­hiago sakonduz, herri­tarrari hi­tza eman eta denon ar­tean gure herriak dituen ga­bezi eta in­darguneak kontuan har­tu­ta, alternatibak disei­natzeko pro­zesua jarriko dugu abian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!