Goizuetan eta Aranon konposta egitea bultzatu nahi du Mendialdea Mankomunitateak eta teknikariak etxez etxe ari dira azalpenak ematen.

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Europatik datorren legeari jarraituz, Mendialdeako Mankomunitateak eta Udalek aldaketak egin nahi dituzte hondakinak biltzeko sisteman. Hain zuzen, konposta egitea bultzatu nahi dute eta Goizuetan eta Aranon Vermica enpresako teknikariak azalpenak ematen ari dira egun hauetan, etxez etxe.

Goizuetan, asteartera arte
Goizuetan, asteazkenean hasi ziren bisitak egiten eta asteartera arte ariko dira. Udalak azaldu du garrantzitsua dela herriarentzat eta mankomunitatearentzat eta herritarrei eskertzen die teknikarien lana erraztea. Edozein zalantza edo argibiderako: 948 51 04 44.

Aranon, gustora
Aranon, astelehen eta asteartean ibili zen teknikaria etxez etxe eta jasotako erantzunarekin gustora azaldu da. Aurrez ere egin da konposta bultatzeko kanpaina Aranon eta orduan, 7 konpostadora eskatu ziren. Bigarren deialdi honetan, beste hainbat animatu dira. Man­komunitateak emanen du materiala eta ikastaroa, urtarrilean. Aranon, konposta indibiduala egitea bultzatzen ari dira (etxe bakoitzak berea), baina herrian eta beste guneren batean auzokonposta txiki batzuk jartzea ere aztertzen ari dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!