Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hernanin euskerazko testuekin gozatzeko aukera izango da. Arratsaldeko 18:30ak inguruan hasita, irakurraldi musikatuak egingo dira herriko taberna batzuetan: Goiz Eguzkin, Urun, Kixkalen eta Txeman. Euskeraz idatzitako testuak irakurriko dira, musikak lagunduta.
Haur-katea atzo, euskeraren alde
Herriko ikastetxeetako haurrek Kaxkoko kaleak hartu zituzten atzo. Goizean zehar tailerrak egin zituzten: dantza, trentzak, papiroflexia, aurpegiak margotu, herri-kirolak... Eta segidan, haur-katea osatu zuten 1.000 ikasle inguruk, Leokatik hasi, Andre kalean behera, Plaza Berrin buelta hartu, eta Kale Nagusian gora Plaza Berriraino. Gobara ibili zuten buruz buru, eta euskera, ahoz aho.
Argazki bilduma ikusteko egin klik hemen