Amherrek antolatuta, erakusketa jarriko du Abdi Ami Omar sahararrak, Biterin. Lehenago jarri ditu erakusketa gehiago Kuban, Saharan, Australian, Salamancan, Jaenen, Madrilen edota Huelvan. Hernaniko erakusketa bihar inauguratuko da, arratsaldeko 19:30etan, eta hernaniar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.