Dendartean eta Denon Artean Zero Zabor Hernanin kanpainako aurreneko bi produktu sortak zozketatu dira, eta Pepi Agirre eta Maria Josefa Iturralde izan dira saridunak. Hainbat aholkuren bidez, hondakinak murriztera animatu dituzte bezeroak kanpainari atxikitako Berriak elkarteko establezimenduek. Aholku horiek jarraitu dituztenen artean 145 kupoi bete dira, eta horien artean egin da zozketa. Oraindik ere beste bi produktu sorta zozketatuko dira abenduaren 7ra bitartean.