Pagola eta Urruzola Gipuzkoako azpitxapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 3a

Gipuzkoako 2garren mailako txapelketa jokatu zuten asteburuan Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola jubenilek, Arrasateko Moron eta Egiaren aurka. Bikote hernaniarrak ez zuen ondo jokatu, finalak sor­tzen duen urduritasunaren erruz. Arrasatekoek irabazi zuten, 22 eta 5. Baina hernaniarrek asteburuan jokatutako gainontzeko partiduen artean emaitza onik ere bada: Eneko Garmendia eta Ohian Zugasti infantilak final laurdenak jokatzeko sailkatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!