Bertso-afaria ostiralean, urteurren festan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 3a

Lehengo urteko abenduaren 6an argitaratu zen Bit&Behin aldizkariko aurreneko alea, eta ostiral honetan urteurrena ospatzeko bertso-afaria anto­latu dute.
Unai Gaztelumendik eta Eli Pagolak jarriko dituzte bertso­ak, 21:00etatik aurrera Kontra­kantxa Gaztetxean egingo den afariaren bueltan. Sarrerak Garin tabernan erosi daitezke, 10 eurotan.

Gazteen aldizkaria
Aldizkaria bi hilabetean behin banatzen da, doan, herriko hainbat tabernatan.
Gazteek gazteentzako egin­dako aldizkaria da, eta 5 atal lantzen dira bertan: preso eta iheslariak (harrema­netan ja­rri dira preso, senide eta la­gu­nekin, beraiei ahotsa ema­teko); Historia (Euskal Herri­koa eta beste herrialdee­takoa); Mundua; Feminismoa; Lana eta Etxebizitza.
Edozein proposamen ja­sotzeko ere prest daude, «gaz­teok badugulako zer esana»: bitanbehin@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!