Hilero bezala, abenduan ere hainbat ikastaro eskaintzen dira Hernaniko KZ Gunean, doan, ordenagailuak eta hainbat programa erabiltzen ikasteko. Horietako batzuk hasita daude dagoeneko: sare sozialen ikastaroa eta Google Apps ikastaroa. Gainontzekoetan izena emateko aukera badago oraindik.
Izena emateko Biteri kultur etxetik pasa, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Edo webgunearen bitartez egin inskripzioa, modu erosoagoan: www.kzgunea.net (nola egin jakiteko azalpenak: http://kzgunea.blog.euskadi.net/blog/2014/06/06/lista-de-espera-kzgunea/).
Hamar ikastaro aukeran
Hasi gabeko ikastaroak 10 dira. Oinarrizko Internet ikastaroa abenduaren 9tik 22ra emango da (09:00-11:00, euskeraz); Irudia eta Soinua, abenduaren 11tik 19ra (16:00-18:00, gaztelaniaz); eta Ubuntu Sistema Eragileari buruzkoa, hilaren 29 eta 30ean (11:00-13:00, euskeraz).
Gainontzekoak egun bakarrekoak izango dira: hilaren 12an IT Txartela ikastaroa; hilaren 18an, OpenOffice Impress Oinarrizkoa, eta 19an Aurreratua; hilaren 22an, OpenOffice Writer Oinarrizkoa, eta 23an Aurreratua; hilaren 29an, OpenOfice Calc Oinarrizkoa, eta 30ean Aurreratua. Azken hauek guztiak euskeraz emango dira.