Kontzertu berezia, herriko musikariekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 3a

Xexiliren omenezko kontzertua eskaini zuen Aiztondo abesbatzak larunbatean. Emanaldi berezia antolatu zuen herriko musikarien laguntzarekin. Hamaika abesti eskaini zituzten, instrumentu ezberdinak tarteko. Herritar ugari gerturatu zen elizara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!