Errumaniaren Nazioarteko Eguna izan zen igandean eta herrialdea eta errumaniar jatorriko herritarrak gehiago ezagutzeko, ospakizun txiki bat antolatu zuen Errumaniar Kultura Elkarteak. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, hainbat herritar elkartu ziren Foruen plazan. Hizketan gustora aritu ziren pintxo batzuk janez. Argazkiak, interneten.