Larunbatetik astelehenera, urte sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratuko dituzte Sagardoetxean: batetik, gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin; eta bestetik, sagardo berriarekin barrikotea egingo dute gaztain eta sardina zaharrekin lagunduta. Informazio gehiago: 943 550 575 edo info@sagardoetxea.com.