Joan diren bi asteburuetan, Mundarro kirol elkarteak bat egin du Indarkeria sexistaren aurkako matazak ekimenarekin eta etxeko partiduetan, pankarta bat atera dute zelai eta kantxetara kirolariek. Futbolean, preferente mailako taldeak eta saskibaloian, Euskal Ligako neskek, probintzial mailako mutilek eta kadete mutilek. Emaitzei dagokienez, futbolean, Mundarrok bururik altxa gabe jarraitzen du. 0-1 galdu zuen Mariñoren aurka. Saskibaloian, neskek beste garaipen bat lortu dute eta mutilen bi talde nagusiek galdu egin dute.