Euskaraz Bizitzeko Eguna izendatu dute gaurkoa Kaxkoan. Herriko ikastetxe guztietako ikasleak Kaxkoan barrena ibiliko dira tailerrak emanez, eta haur-katea ere egingo dute, gobara batetik bestera eramanez. Tailerrak goizeko 10:00etan hasiko dira: dantza, udaletxeko arkupeetan, eta Atsegindegin, herri-kirolak, papiroflexia, trentzak eta aurpegian marrazkiak egin ahal izango dira. DBHko ikasleek ikasle gazteagoei emango dizkiete tailerrak. Gero, eguraldiak laguntzen badu, Hernanin dauden Lehen Hezkuntzako 1.000 ikasle inguruk haur-katea osatuko dute, 11:30etan, Leokan hasi, Kaxkoa inguratu eta Plazara iritsi arte. Maialen Lujanbio bertsolariak Euskal Herriko txapela irabazitakoan aipatu zuen «lehengo amonen zapi gaineko gobara» ibiliko dute eskuz esku.
Erabilera haunditu
Guarko helburu nagusia da euskeraren erabilera areagotzea Kaxkoan. Izan ere, Hernanin %80k daki euskeraz, baina %39k bakarrik erabiltzen du. Ekimenarekin bat egin dute Kaxko auzo elkarteak, Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak, AEK eta Udal euskaltegiek, Banaiz Bagara elkarteak, Berriaren Lagunek, Dobera Euskara Elkarteak eta herriko ikastetxeek: Elizatxo, Inmakulada, Langile, Urumea eta Institutuak.
Irakurraldiak, tabernetan
Bihar, berriz, euskerazko hainbat testu irakurriko dira tabernetan, 19:00etan Goiz Eguzkin hasita.