Bazkari eder baten bueltan bilduta, 46an jaiotakoak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 2a

Txikitako lagunak ez direla erraz ahazten, eta, 46an jaiotakoek ederki dakite hori. Horrela, urtero
bezala, aurten ere bazkaria egin dute, Santa Zezilia egunean. Eguerdi partean elkartu ziren, eta Galarretara joan ziren bazkaltzera. Berrogei lagun inguru bildu ziren, txikitan elkarrekin bizi izandako momentuak gogora ekartzeko, batetik, eta azken urteetan izandako aldaketen berri emateko, bestetik. Gustora eta giro ederrean pasa zuten eguna, eta hurrengo urtetan ere, sasoia den bitartean, horrelaxe jarraitzea espero dute. Bejondeiela!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!