Inmakulada ikastetxea ere euskeraren normalkuntzaren alde pausuak ematen ari da. Horrela, aurten Euskararen Nazioarteko Eguna bi egunetan ospatuko dute, «merezi du eta!». Gaur, herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera, herrian zehar egingo diren ekitaldietan hartuko dute parte. Bihar, berriz, ikastetxean bertan egingo dute festa. Goizean, Skatu taldeak Lingua Navarrorum abestia joko du; gero, Txor-Txor ipuina kontatuko diete ikasle zaharrenek gazteagoei; zine foruma ere egongo da; eta bukatzeko, Txor-Txor pertsonaiaren inguruko marrazki edo komiki lehiaketa, eta euskeraren inguruko idatzi lehiaketa egingo dira.