Egin barre bankuekin izaten ditugun arazoei!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 2a

Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak antzerki saio bat an­tolatu du gaurko, bankuekin izaten ditugun arazoen in­guruko informazioa zabaldu, eta aldi berean, barre egin arazteko.
Sarrera doakoa da, eta hernaniar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera. Arra­tsal­deko 19:30etan izango da, Biterin.

«Gizarte arazoa da»
Antzezlana Oihulari Klown tal­deko Virginia Imazek es­kai­niko du. Egiten dizkiguten estafak eta horiek eragiten diguten lotsa dira Imazek landuko dituen gaiak.
Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak jakinarazi du bi urte daramazkitela Hernanin, eta harrituta daudela ikusita nola bizi ditugun bankuekin izaten ditugun arazoak. «Barneratuta daukagu lotsa sentimendua, eta okerrena da, horrek oztopatu egiten gaituela irtenbidea aurkitzea. Ez da gizabanakoaren arazoa, baizik eta gizarte arazoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!