Donostiako Maratoia jokatu zen atzo, eta maila ederrean aritu ziren korrikalari hernaniarrak. Eduardo Gallego izan zen onena, 22garren postuan sailkatuta. Nesketan, berriz, 18garren izan zen Eva Esnaola. Gainera, maratoi erdiko lasterketa ere egin zen, eta bigarren izan zen Maitane Guerrero hernaniarra, nesketan.