Atzo jarri zuten Pablo Lasa Artisau Azoka, Atsegindegin. Eguraldi tristeak ere ez zien eragotzi herritarrei, azokara hurbiltzea. Jendetza bildu zen eskulanen inguruan, eta denetik izan zuten bertan: bitxiak, jostailuak, larruzko karterak, pastak... Gainera, aukera izan zuten zuzenean ikusteko, nola egiten zituzten pieza ederrak, egurrarekin eta burdinarekin.