Euskeraz blai, mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 1a

Euskeraren zaparradak ja­rrai­tzen du Hernaniko txoko guztiak bustitzen. Umorez betetako kale antzerkia egin zuten atzo Plaza Berrin, eta Atsegindegin bilduko dira gaur, mintzodromoan. Goizez, 10:00etatik 11:00etara egongo dira, eta arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara.

Egun nagusia, bihar
Biharkoa izango da ekimenaren egun nagusia: Kaxkoan, 24 orduz euskeraz bizitzeko eguna antolatu dute. Tailerrak ere izango dira, gehienak Atsegindegin, eta haur katea egingo dute Leokatik Plazara, 11:30etatik 12:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!