Kulturaz betetako egunak izaten dira gabonak, eta ez dute hutsik egingo aurten. Kultur ekintzen uholdea izango da abenduko azken bi asteetan, herriko talde guztien emanaldiekin: abesbatzak, txistulariak, bertsolariak, dantzariak...
Aurretik ere izango da zerekin gozatu, ordea. Euskararen Astean murgilduta dago Hernani egun hauetan, asteazkenera bitarte; Euskararen Egunera arte, hain justu.
Divine Gospel Reunion, ostiralean
Kantuak hartuko du txanda, ostiralean. Divine Gospel Reunion hirukoteak, kontzertua emango du Biterin, 22:00etan. Eta igandean, dantza protagonista: Hernaniko Gazteen Dantza Txapelketa jokatuko da Plaza Berrin, 12:00etan hasita.
Hortik aurrera, gabonak iragarriz joango dira talde desberdinak, kontzertuz kontzertu, jaialdiz jaialdi. Eta aurten ere, Santo Tomas Egunean, festa antolatuko du San Joan Konpartsak Plaza Berrin.
Musika, kantua eta dantza, gabon gauean
Olentzeroren bisita jasoko du Hernanik, abenduaren 24ean, eta etorrera alaituko diote herriko taldeek, musikarekin, kantuan eta dantzan.
Bertso jaialdia izango da abenduaren 27an, eta Ohitura Zaharrak abesbatzak emango dio bukaera urteari, urtezahar eguneko errondarekin.
ABENDUKO KULTUR AGENDA
7 Hernaniko Gazteen XX. Dantza Txapelketa. Kriskitina dantza taldea. Plaza Berrin, 12:00etan.
10, 17 Kontzertua, Hernani Musika Eskola Publikoko perkusio eta teklatu taldeekin. Biterin, 18:00etan.
19 Haurren bertso jaialdia, Biterin.
19 Gabon kanten jaialdia. Kantuz abesbatzak antolatuta. Herriko eta ikastoletako abesbatzak. San Joan Bataiatzailea elizan, 20:00etan.
20 Santo Tomas Eguna. San Joan Konpartsa. Plaza Berrin, 11:00etan. Erromeria Patxi Perez Taldearekin, 18:30-20:30.
20 Kalejira. Ttarla dantza taldea. Plazan, 12:00etan.
20 Gabonetako kontzertua. Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Banda. Milagrosan, 20:00etan.
21 Gabonetako txistu kontzertua. Txistulari Banda eta biolin jole bikotea. Milagrosan, 13:00etan.
24 Baserriz baserri Olentzeroa. Biteritik abiatuta, autobusez, 15:30etan.
24 Gabon kantak. Hernaniko Parrokiko abesbatza. Agustinetan, 17:00etan.
24 Olentzeroa kaleetan barrena. Ttarla dantza
taldea. Plazan, 18:00etan.
24 Gabon gaueko kale buelta. Kantuz abesbatza. Milagrosan, 18:30etan.
24 Gabon gaueko erronda. Hernaniko Musika Banda. Plazan, 20:00etan.
25 Eguberri eguneko alborada. Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariak. Kalez kale.
27 Bertso jaialdia. Biterin, 19:30etan.
29 Haurrentzat tailerrak. 6-11 urte bitartekoak. Udaletxeko arkupeetan, 16:30-18:30.
31 Urtezahar eguneko erronda. Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatza. 17:30etan.
EUSKARAREN ASTEA (azaroak 29-abenduak 3)
1 Mintzodromoa. Biteriko plazan edo Atsegindegin.
2 Hernani euskalduna. Baietz lortu Kaxkoan egun batez euskaraz bizi izatea.
3 Irakurraldiak musikaz lagunduta. Goiz Eguzki, Uru, Kixkal eta Txema tabernetan, 18:30etan.
Hernani’n Musik
5 Divine Gospel Reunion. Biterin, 22:00etan.
Literatur solasaldiak
16 Lasai ez da ezer gertatzen, Ana Malagon. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
9-23 Zeramika. Biteriko zeramikako ikasleak. Biterin, 18:00-20:00.
Gazte Txokoa
6 Gazta egiteko tailerra-irteera.
12 Neskak, mutilak eta nahasmenak.
20 Ziba txapelketa.
23 Gabonetako pastelak.
27 Gabonetako futbol txapelketa.