Hernaniko Udalak jakinarazi du, bere jabetzako zenbait etxebizitza alokairuan jartzeko asmoa duela. Momentuz bi izango dira. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebideko eskatzaileen erregistroan izena emanda egon behar da: www.etxebide.info. Abenduaren 15era arte dago epea, izena emateko. Gainera, hautaketa prozesuko zerrenda kontuan hartuko du Udalak, etorkizunean beste etxebizitza batzuk alokairuan emateko.