Eskulan eskaintza zabala, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 30a

Mota guztietako eskulanak ikusi eta erosteko aukera zabala izango da gaur, Atsegindegin. 35garren Pablo Lasa Artisau Azoka jarriko dute, egun osoan zehar: goizean, 11:00etatik 14:30etara; eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara.
30 postutik gora izango dira, eta eskulan eskaintza zabala: egurrezkoak, larruz eginak, xaboiak, bitxiak, jostailuak, eskulturak...

Lau tailer eta bi ikuskizun
Eskulanetan trebatzeko ere izango da aukera, lau tailer jarriko baitituzte: serigrafia, zurezko jostailuak, oihalezko panpinak eta makramezko pultserak. Bi ikuskizun ere izango dira: egur taila, Karlos Irazurekin; eta forja, E-Mendi­ren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!