Astigarragako Herri Eskolan hasiak dira San Tomas azoka prestatzeko lanetan. Halaxe azaldu dute: «Bufanda solidarioa oraindik gogoan dugun honetan, hasiak gara abenduaren 13an ospatuko dugun San Tomas azoka prestatzen». Gainera, aurten estreinakoz, Astigarragan egingo dute, «herri ekimena bultzatuz eta sustatuz». Aurreko urteetan, Arantzazuko Ama Ikastola zenak, Martutenen egin ohi zuen azoka. «Hori horrela, aurtengoan, Udalaren eta herriko hainbat erakunde eta talderen laguntza eta babesa izango dugu. Ea bada, egun horretan eguraldia ere lagun dugun, herriko plazan ospatzea baita gure asmoa», azaldu dute.
Argazkiak ere bidali dituzte, 5 eta 6garren mailetako ikasleak bertan salduko dituzten eskulanak egiten.