Larunbatean hasi zen neguko denboraldia pistan, kadete, junior, sub 23 eta elite mailetan. Gipuzkoako Challengeko lehenengo jardunaldia jokatu zen eta gaur bigarren jardunaldia izango da. Ohi bezala, Donostiako belodromoan izango da 16:00etatik aurrera. Aurreko astean, 124 txirrindularik hartu zuten parte eta horien artean bi astigartar lehiatu ziren, Donosti Berri taldekoak biak. Jubeniletan, Gorka Urkiolak hartu zuen parte eta laugarren geratu zen 28 punturekin. Kadeteetan, Urko Semperena hirugarren geratu zen 46 punturekin. Hiru probatan hartu zuten parte: Danesa, Scrach eta Puntuazioa. Tomas Oterminek ezin izan zuen parte hartu orain dela hilabete eta erdi izandako lesioaren ondorioz. Gaur bertan izango dela espero dute. Gaurko probak: Japonesa, Scrach eta Puntuazioa.