Urteurrena eta omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Ostegunean, Milagrosa egunean, 32 urte bete zituen Galtzaur jubilatu elkarteak eta urteurrena ospatzeko, bazkaria egin zuten urtero bezala. Eta ohi bezala, aurten 80 urte betetzen dituzten bazkideak ere omendu zituzten: Luis Mari Gorostidi, Josefa Berra, Miren Sarriegi eta Agustina Altuna. Oiartzungo Tolare jatetxean bazkaldu zuten eta denera, 109 lagun elkartu ziren. Bazkideekin batera, An­doni Gartzia alkatea eta Lorena Lopez Gizarte Zerbitzuetako teknikaria ere izan ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!