Neskek etxean jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

ERrioxarrak eta liderrak izango dituzte gaur aurkari Euskal Ligako neskek: Campus Promete. Arratsaldeko 16:00e­ta­tik aurrera jokatuko dute Astigarragako kiroldegian. Astigartarrek bi garaipen lortu dituzte jarraian eta hirugarrena lortzeko asmoz estu hartuko dituzte bisitariak.

Indarkeria sexistaren aurka
Saskibaloiko nesken taldeak ere, Indarkeria sexistaren aurkako matazak ekimenarekin bat egingo du eta pankarta aterako du partidua hasi aurretik.

Mutilek, kanpoan
Euskal Ligako mutilek bihar jokatuko dute Portugaleten, 12:30etan. Gipuzkoako ligako taldeak ere etxetik kanpo jokatuko du. Gaur neurtuko dira Atletico San Sebastianen aurka, 20:00etan, Aieteko kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!