Toneladaka laguntza, elikagai bilketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Toneladaka laguntza jaso zuen Gipuzkoako Elikagai Bankuak, atzo hasitako elikagai bilketan. Hernaniko DYA, Lidl eta Eroskin, bata bestearen atzetik bete zituzten, bilketarako prestatutako kaxa haundiak. Astigarratik ere dei egin diete herritarrei, elikagaiak emateko. Herrian ez da bilketa punturik egongo, baina eskatu dute Hernaniko komer­tzioetan edo Garberara eramateko. Egun osoan egin zen bilketa atzo, eta egun osoz egongo dira gaur ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!