Udaletxea eta kultur etxea, itxita

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Euskararen Egunaren harira, Udalak bandoa argitaratu du. Halaxe azaldu dute: «Kontutan izanda euskerarik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun eguna izateaz gain, aldarrikapen egun bilakatu eta edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu». Jakinarazi dute, asteazkenean itxita egongo direla udaletxea eta kultur etxea, Udalaren lan egutegian jai eguna delako. Horrez gain, Euskaraz bizi nahi dugu dioen pankarta jarriko dute udaletxean, abenduaren 10era arte. Eta bestetik, herritarrei dei egiten diete .eus domeinua eskuratzeko: http://www.domeinuak.eus/eu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!