Eskolako kideek festa antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Asteazkenean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da eta Astigarragako Herri Eskolako kideek festa antolatu dute. Halaxe azaldu dute: «Astigarragako biztanleen bizitza aldatuko duen gertakizun izugarria izango da. Lekuko izan nahi baduzue zatozte egun horretan kiroldegira, arratsaldeko 15:00etan». Ondoren, 16:30etan, txokolatada eta jolasak izango dira eskolako patioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!